Menú idiomas

CEP Zamakola - Juan Delmás LHI

Slogan

Planes de futuro...

EGUTEGIA

mes anterior Abuztua, 2022 mes siguiente
ALASAZOSOLLI
1234567
8910111211314
15161718192021
22232425262728
2930311234
  • 1: Gaurko eguna
  • 2: Jarduera
  • 3: Jai eguna
  • 4: Oporrak

Bizikitza Plana

Harremanak zaintzen ditugu

PROGRAMA 7: Errespetua eta arauak betetzea

  • Umeek esperimentatu behar dute, haien harreman interpertsonaletan eta taldekoan, bizikidetza hobetzen duten mugak eta jarrerak daudela. Horiek arauetan adierazten dira eta arau horiek ez dute askatasuna murrizten eta segurtasun emozionala ematen dute besteekin erlazionatzen irakasten dietelako; bai besteekin, bai egoera ezezagunetan ere eta ondo eta txarto dagoena bereizten ikasten dutelako.
  • Arauak betearazteko eta betetzeko konpromezua hartzeko guztiok - irakasleek, ikasleek, familiek- arauak ezagutu, ulertu, bidezkotzat jo behar ditugu, ongizate pertsonalerako eta taldeko ongizaterako baliozkotzat hartu behar ditugu eta, gure eskura dagoenean, guztion artean adostu badira hobe.
  • Arauak ez dira bakarrik eskolako lanean ordena bilatzen laguntzeko. Hezteko balorea dute eta aprobetxatu behar dugu.
  • Arauen azken helburua ikasleak autonomia arduratsurantz jotzea da: bakoitzak nahi duelako arauen arabera joka dezala, ondorioak onartu ditzala baita bere ekintzen ardura ere, batez ere arauak ez betetzeko orduan.
  • Eskolako arauak betetzeak kanpoko disziplinari bidea ematen dio. Ikasleak, nagusitzen doan heinean, barneratu behar ditu eta sartu behar ditu bere erreferentzia puntuan, berarekin batera beste ikasleak. Galdagarriak izateko, printzipio etikoekin, giza eskubideekin koherenteak izan behar dira: pertsonen duintasunari errespetua, desberdintasunean berdintasuna, askatasuna, justizia eta elkartasuna.
  • Eskolako arauak egitean parte hartzen duenean, ikasleek horiekin lotura handiagoa sentitzen dute eta ikastetxearen bizitzan jarrera aktiboan kokatuko da. Elkarteko pertsonen lekuan jartzen lagunduko dute eta guztion beharrak kontuan hartzeaz arduratuko da.
  • Eskolako arauak ez betetzeari dagokionez, gure hezkuntzako planteamendua prebentiboa da: araua ez betetzera bultzatzen duten baldintzak eta egiturak ezabatzea edo murriztea. Bigarrenez, nahiago dugu konpontzen duen justizia zigortzen duena baino. Arau bat betetzen ez duenak sortutako gaitza konpondu beharko du.

Tutoretzatan, ikasturtearen hasieran, ikastetxeko eta jolastokiko arauak azaltzen, aztertzen eta horiei buruzko proposamenak biltzen dira, guztiek uler eta beregana ditzaten; eta talde bakoitzean gelako arauak adostuko dira eta zuzenduko dira betetzen ez badira.

Egiten diren arau guztiak, hurrengo irizpideekin bat egiten dute:

  • Zentzuzkoak eta bizikidetzari eragiten dioten egoerekin erlazionatuta.
  • Bete behar dituztenengatik adostuak
  • Gutxi (garrantzitsuak eta lehentasuna dutenak), argiak eta laburrak.
  • Jarrera baikorrean eta lehenengo pertsona pluralean eginak, horiek onartzeko eta betearazteko.
  • Betetzea edo ez betetzea ziurtatu ahal izango da.

Betetzen ez direnean hartzen diren hezkuntza-neurriak, adostuta daude ere eta irizpide hauekin egiten dute bat:

  • Ez betetzearekin erlazionatutakoak
  • Orekatuak (adinaren arabera, maiztasuna…)
  • Berehala ezarriak
  • Adostuak izan behar dira edo gutxienez ezagutuak
  • Zuzentzekoak izan behar dira

Beharrezkoa da nahi den jarrera argi eta garbi azaltzea, egoera arrakastatsuak lortzeko, gehiago ikasten baita garaipenetatik hutsetatik baino.

icono_sobre

Adierazpenak

Ez dira aurkitu

icono_chincheta

Albisteak

Ez dira aurkitu

Copyright © 2022 ZAMAKOLA - Juan Delmás Eskola

Nork egina: Eurohelp Consulting S.L.