Menú idiomas

CEP Zamakola - Juan Delmás LHI

Slogan

Planes de futuro...

EGUTEGIA

mes anterior Abendua, 2021 mes siguiente
ALASAZOSOLLI
2930123451
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829303112
  • 1: Gaurko eguna
  • 2: Jarduera
  • 3: Jai eguna
  • 4: Oporrak

Bizikitza Plana

Pertsonak zaintzen ditugu

PROGRAMA 5: Taldeko kohesioa eta taldean integrazioa.

Programa honekin taldeko barne kohesioa lortu nahi dugu eta ikasle guztiak taldean eta ikastetxean integratuta sentitzea nahi dugu.

  • Taldeak dituen dimentsioak eratzen dutenak aberasten ditu. Hori horrela da taldea ondo kohesionatuta dagoen neurrian eta horren barruan parte hartzeko, amankomuneko helburuen eta eginbehar kolektiboen dinamikak egiteko aukerak sortzen direnean. Bakoitzak horietara ekarpena egiten du bere gaitasun eta esfortzu pertsonalarekin.
  • Talde bateko abantailak bakarrik disfrutatzen dira haien kideak taldekoak direla sentitzen badute eta horren garapenean lagundu ahal badute.
  • Dimentsio emozional eta psikologikoez gain, badakigu baita ere, ikaskuntzak modu azkarragoan eta egokiagoan sortzen direla umea seguru sentitzen denean eta onartzen, baloratzen eta bera laguntzen duten taldea duenean.

Tutoretzako taldeko saioetan ideia garrantzitsuak lantzen ditugu arlo honetan:

  • Guztiak gara desberdinak, baina garrantzitsuak.
  • Taldeak aukera batzuk eskaintzen dizkigu bakarrik gaudenean ez ditugunak.
  • Desberdintasunek aberasten gaituzte.
  • Taldetik bat ateratzen bada guztiok galduko dugu.

Baliabide desberdinak erabiltzen ditugu hausnarketa, eztabaida, ardura kolektiboa eta banakakoa sortzeko.

Taldeko dinamika eta horren kideen posizioa ezagutzeko talde guztietan soziogramak aplikatuko ditugu eta, datu horietatik aurrera, behar diren jarrerak erabakiko ditugu.

Tutoreak bere taldean gertatzen dena behatuko du eta ikusiko ditu taldean baztertuta edo ez onartuta dauden ikasleak. Momentu horretatik aurrera, taldekidea izateko eta taldean egoteko behaketa sistematikoen plana hasiko da, aurreikusitako urratsen arabera.

Ikusten dugunean ikasle bat taldetik baztertuta dagoela edo ikaskideengatik onartua ez dela, eta horiek sortzen dituzten faktoreak eta egoerak zeintzuk diren dakigunean, tutoreak Aholkularitzaren aholkuaz esku-hartze programa diseinatuko du. Programa hauek bakarrik banakako jarreretara egokitu daitezke eta beste batzuetan taldean ekintzak planteatuko dituzte, eta, beste batzuetan, ikastetxe osora hedatuko dira.

Aholkularitzak banakako tutoriak egingo ditu arazoak, zuzenean, eragiten dietenekin, horien arrazoi pertsonalak, familiarrak edo beste motatakoak aztertzeko.

Kasu hauetan familiako giroan lan egiten dugu.

Familiarekin komunikazio zuzena eta bere parte-hartzea bilatuko dugu. Beste kasu batzuetan zeharka egingo dugu, adibidez, familia zehatz batzuk deitzen ditugu, familia guztiekin batera hitzaldi ireki batean parte hartzeko.

icono_sobre

Adierazpenak

Ez dira aurkitu

icono_chincheta

Albisteak

Ez dira aurkitu

Copyright © 2021 ZAMAKOLA - Juan Delmás Eskola

Nork egina: Eurohelp Consulting S.L.