Menú idiomas

CEP Zamakola - Juan Delmás LHI

Slogan

Planes de futuro...

EGUTEGIA

mes anterior Abendua, 2019 mes siguiente
ALASAZOSOLLI
2526272829301
22324252678
91101112131415
161718192022122
23242526272829
303112345
  • 1: Gaurko eguna
  • 2: Jarduera
  • 3: Jai eguna
  • 4: Oporrak

Bizikitza plana

Ingurugiroa zaintzen dugu

PROGRAMA 1: Ingurugiro fisiko zaindu eta atsegina

Norberaren eta taldeko ongizaterako, hau da, bizikidetzarako, ingurugiroaren garrantziaz jabetu gara.

Horregatik, programa honekin, honako hau lortu nahi dugu:

  • Ingurugiro garbian, atseginean, politean lan egitea baloratzea eta horren zaintzaren ardura hartzea.
  • Kontsumo modu batzuen ingurumen-arazoetaz eta garapen jasangarriaren esanahiaz jabetzea, eskolako komunitatearen partaide izatea, baliabideen erabilera arduratsuan.

Programa honetan hurrengo lan-proiektuak garatuko dira:

  • a. Lorategien eta gune berdeen mantenimendua eta zaintza.

    Jolastokia gune atsegina eta alaia izateko, lorategiak sortzea erabaki genuen. Neguan eta udaberrian denboraldiko loreak aldatzen dira eta garbitzeko astearekin bat egiten du. Haur hezkuntzako talde bakoitzari eta Lehen Hezkuntzako lehen ziklokoei parterre bat egokitu zaie. Loreak landatzeaz arduratuko dira baita urte osoan zaintzeaz ere. Mezu desberdinak dituzten kartelak jarriko dituzte, gainerakoek errespetatu dezaten eta kartel horietan besteek lorategia zaintzera eta errespetatzera gonbidatzen dituzte. 6. mailako ikasleek txikienak laguntzen dituzte. 3. eta 4. mailakoek jardinera handiak zaintzeaz gain, baratzean lan egiten dute eta barazkiak, usain-berralak eta abar landatuko dituzte. Zubietxe taldeko (beste kultura batzuetako pertsonak) bolondresek lagundu egiten diete, eta horiek dira, oporraldian baratza zaintzen dutenak ere.

    Lehen Hezkuntzako 2., 4. eta 6. mailako ikasleek, bizpahiru egun, Ingurumen-hezkuntzako Zentroan pasatzeko aukera dute; 5 urteko ikasleek, Lehen Mailako 3. eta 4. mailakoek Urkiolako, Gorbeako eta Urdaibaiko Parke Naturalen Ingurumen-hezkuntzako zentroetara bisitak egingo dituzte.

  • b. Eskolako espazioaren zaintza.

    Eskolako barrualdea ondo zainduta, atsegina eta ikasleek mantenimenduaren eta hobekuntzaren prozesuan parte hartzeko helburuaz “Ingurugiroaren Batzordea” sortu da. Horretan 5. eta 6. mailako ikasleek hartuko dute parte. Hilabetero gela batek, Kontrolerako fitxekin, jolastokiaren egoera, beheko solairua eta ikastetxearen gainerako hiru solairuak ikuskatuko dituzte. Begiratuko dute:

    • Zaindugabeko alderdiak edo konponketa behar dutenak.
    • Oharrak hartuko dituzte.
    • Begiratuko dute ea epez kanpoko kartelak edo iragarkiak dauden

    Taldea bera arduratuko da gaizki dagoena konpontzeaz. Haiek konpondu ezin dutena Zuzendaritza Taldeari esango diete.

    Batzorde honen oharrei esker, tutoretzatan lantzeko alderdiak aztertuko dira. Astebeteko lan-kanpainiak antolatuko dira eta tutoretzetan ingurugiroaren zaintzaz hausnartuko da.

  • c. Garapen jasangarria.

    Bilboko Udalaren bitartez eta IIHIIren (Ingurumenarekiko Irakasbideen Hezkuntza eta Ikerketarako Ikastegia) elkarlanaz, “Agenda 21” eskolako programan parte hartzen dugu.

    Azken urteetan zehar, gai desberdinak jorratu ditugu: papera, ura, energia eta klima-aldaketa. Gure erabileraren ingurumen-eragina aztertu dugu eta Ikastetxean gutxitzeko, birziklatzeko eta berrerabiltzeko proposamenak egin dira.

    Programa guzti hauetan, familiak partaide izatea nahi dugu. Udalak eguzki-xaflak jarri dizkigu, eta energia garbien sorketan laguntzeko aukera ematen digute.

    Programa honen filosofia “eginez ikasi” da.

    Ekintza hauei buruzko datu eta informazio guztiak jolastokian dagoen “Txoko Berdea” deitutakoan agertuko dira. Bere funtzioa geletan landu diren gaien memoria bizirik mantentzea da, ezagutzeko eta ingurumen-arazoetaz jabetzeko informazioa trukatzean datza. Interkulturalitatearekin lotuz, panel honetan, neska-mutilek hitz egiten dituzten hizkuntza guztietan agertuko dira informazioak.

    Programaz arduratzen den irakasleak eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako lau ikaslek kudeatuko dute.

    Kurrikulum mailan, ekintza horiek Ingurumenaren ezagutzarekin lotzen da.

icono_sobre

Adierazpenak

Ez dira aurkitu

icono_chincheta

Albisteak

Ez dira aurkitu

Copyright © 2019 ZAMAKOLA - Juan Delmás Eskola

Nork egina: Eurohelp Consulting S.L.