“Pertsona eta kultura aniztasuna” programan, gure helburua eskolako elkartea sortzea da, zeinetan desberdintasuna eta kulturaniztasuna bizikidetzarako baloreak diren.
Bizikidetzaren ikaskuntzan oinarrizkoa da bestea onartzea, pertsona guztien arteko berdintasuna eta bakoitzaren desberdintasunak errespetatuz, «guztiok desberdinak garelako, baina guztiok garrantzitsuak garelako».
Ikastetxean pertsona desberdinak erlazionatzen dira, haien ezaugarriengatik, gaitasun pertsonalengatik, eta izakera, janzteko, sentitzeko, ikasteko, besteekin harremanak izateko modu desberdinengatik…testuinguru interesgarria da, bestea onartzen ikasteko, besteekin harremanak izaten ikasteko eta besteei laguntzen ikasteko, besteen desberdintasunak errespetatuz.
Egunero jarrerekin lan egin behar dugu: egunerokoan, ohiko adierazpenetan, diskriminazioa aztertu; gu bezalakoak ez direnei buruz sortzen ditugun aurreiritziak, portaerak (bestea ez onartzea, beldurra, ukazioa).
Programa honen garapenean ez dira tutoretzako saioak eskainiko, adierazi dugun moduan eguneroko lana delako, etengabekoa eta gainera, taldeko kohesio-programarekin erlazionatuta dago, autoestimuari buruzko lana, eta abar.
Eskolako estrukturak eta metodologiak eskola inklusiboaren beharrei erantzun behar die (guztiena eta guztientzako): taldeen heterogeneotasunak; gelen lan kooperatiboak eta interakzioak, ikasle bakoitzaren banakako arretak eta hezkuntza interkulturalak horretara laguntzen gaituzte.
Gure ikasleek beste kulturak ezagutzea ere nahi dugu, mundura zabaltzea eta munduko beste eskola batzuekin harremanak izatea nahi dugu: horretarako:
Copyright © 2021 ZAMAKOLA - Juan Delmás Eskola
Nork egina: Eurohelp Consulting S.L.