Menú idiomas

CEP Zamakola - Juan Delmás LHI

Slogan

Planes de futuro...

EGUTEGIA

mes anterior Abendua, 2017 mes siguiente
ALASAZOSOLLI
27282930123
45678910
111121314151617
181920212222324
25262728293031
  • 1: Gaurko eguna
  • 2: Jarduera
  • 3: Jai eguna
  • 4: Oporrak

Bizikidetza Plana

Harremanak zaintzen ditugu

PROGRAMA 6: Pertsona eta kultura aniztasuna

“Pertsona eta kultura aniztasuna” programan, gure helburua eskolako elkartea sortzea da, zeinetan desberdintasuna eta kulturaniztasuna bizikidetzarako baloreak diren.

Bizikidetzaren ikaskuntzan oinarrizkoa da bestea onartzea, pertsona guztien arteko berdintasuna eta bakoitzaren desberdintasunak errespetatuz, «guztiok desberdinak garelako, baina guztiok garrantzitsuak garelako».

Ikastetxean pertsona desberdinak erlazionatzen dira, haien ezaugarriengatik, gaitasun pertsonalengatik, eta izakera, janzteko, sentitzeko, ikasteko, besteekin harremanak izateko modu desberdinengatik…testuinguru interesgarria da, bestea onartzen ikasteko, besteekin harremanak izaten ikasteko eta besteei laguntzen ikasteko, besteen desberdintasunak errespetatuz.

Egunero jarrerekin lan egin behar dugu: egunerokoan, ohiko adierazpenetan, diskriminazioa aztertu; gu bezalakoak ez direnei buruz sortzen ditugun aurreiritziak, portaerak (bestea ez onartzea, beldurra, ukazioa).

Programa honen garapenean ez dira tutoretzako saioak eskainiko, adierazi dugun moduan eguneroko lana delako, etengabekoa eta gainera, taldeko kohesio-programarekin erlazionatuta dago, autoestimuari buruzko lana, eta abar.

Eskolako estrukturak eta metodologiak eskola inklusiboaren beharrei erantzun behar die (guztiena eta guztientzako): taldeen heterogeneotasunak; gelen lan kooperatiboak eta interakzioak, ikasle bakoitzaren banakako arretak eta hezkuntza interkulturalak horretara laguntzen gaituzte.

Gure ikasleek beste kulturak ezagutzea ere nahi dugu, mundura zabaltzea eta munduko beste eskola batzuekin harremanak izatea nahi dugu: horretarako:

  • Internet bidez, 6. mailako ikasleek Mexikoko eskola batekin posta trukatuko dute eta, Intermon Oxfamen Munduak Lotzen programaren barruan, bertan ere parte hartuko dugu, beste herri batzuetako ikastetxeekin haien bizi-baldintzei buruzko informazioa trukatuko dute, adibidez, etxebitzitza, uraren tratamendua, mugimendu migratorioak eta abar.
  • Hilean behin, jolastokian “Munduko Jokuak” ekintzaren barruan, ikasle guztiek munduko adierazpen kulturala ezagutzeko jokuak erabil ditzateke.
  • Eskolako jaiek gure ikasleen kulturen alderdiak biltzen dituzte: tailerrak, jokuak, janaria, musika eta abar.

Copyright © 2017 ZAMAKOLA - Juan Delmás Eskola

Nork egina: Eurohelp Consulting S.L.