Menú idiomas

CEP Zamakola - Juan Delmás LHI

Slogan

Planes de futuro...

EGUTEGIA

mes anterior Urria, 2018 mes siguiente
ALASAZOSOLLI
122345267
8910111221314
151617181920121
2223242522622728
29230311234
  • 1: Gaurko eguna
  • 2: Jarduera
  • 3: Jai eguna
  • 4: Oporrak

Plan de convivencia

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

Emozionalki atsegina den eskolako giroak segurtasuna eta ongizate pertsonala eta taldekoa ematen du. Horrek ikasleei kurrikuluma ikasteko ahalegin handia egiten laguntzen die eta haien ikasketetan egindako hobekuntza horrek eskolako inguru horretan integratzeko positiboki eragiten du.

Gure ikastetxean, bizikidetzaren ikaskuntza eta eskolako kurrikulumaren ikaskuntza banaezinak dira hezterako orduan.

Gure ustez, bizikidetza ona izatea ez da bakarrik eskolako lanak egiteko baldintza bat, baizik eta ikaskuntza bera ere. Horretan, eskolako hezkuntzak parte hartu behar du eta lan sistematikoaren emaitza izan behar da, ez momentukoa. Gure helburua da ikasleek bakearen kulturan, parekidetasunean, errespetuan, ahularen laguntzan eta elkartasunean oinarritutako hezkuntza izatea, gatazkak elkarrizketaren eta adostasunaren bidez konpontzen dituena; kultura demokratikoa eta herritarra izatea nahi dugu askatasunean garatu ahal izateko, haien eskubideak, betebeharrak arduraz egiteko eta bakoitza bizi den gizarte-taldean aktiboki eta kritikoki parte hartzea nahi dugu; printzipio etikoen arabera jokatzea nahi dugu garapen morala bultzatuz.

Horretarako, lau helburu proposatzen ditugu:

  • Orainera begira, ikasleek bere burua seguru, babestuta eta aintzat hartuta sentitzea nahi dugu. Gure ustez, emozionalki positiboa eta estimulatzailea den inguruan bakarrik da posible bizikidetza eta ikaskuntza.
  • Etorkizunari begira, ikasleek behar dituzten konpetentziak lortzea nahi dugu harreman osasuntsuak eta konstruktiboak eraiki ditzaten bai haien buruekin bai besteekin ere, jarrera koherenteak eta balore demokratikoak eta giza-eskubideen errespetua izatea nahi dugu, herritarrentzat ezinezkoa den hezkuntza.
  • Eskolako lanari begira, proiektu honekin, ikasle guztien formakuntza osoan lagundu nahi dugu, bai pertsonak izateko, baita kolektiboan bizitzeko ere. Horiek kurrikulumaren ikaskuntzan baldintza egokiak direla uste dugu.
  • Eskolaren inguruari begira, familien eta auzoaren laguntza dugu hezkuntza-eragile moduan, eta era berean eskola beti sentitu da auzoaren hobekuntzaren eragile aktiboa.

Bizikidetza planara itzuli

Copyright © 2018 ZAMAKOLA - Juan Delmás Eskola

Nork egina: Eurohelp Consulting S.L.