Menú idiomas

CEP Zamakola - Juan Delmás LHI

Slogan

Planes de futuro...

EGUTEGIA

mes anterior Azaroa, 2020 mes siguiente
ALASAZOSOLLI
2627282930311
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262712829
30123456
  • 1: Gaurko eguna
  • 2: Jarduera
  • 3: Jai eguna
  • 4: Oporrak

Bizikidetza Plana

Pertsonak zaintzen ditugu

PROGRAMA 3: Eskolako giro atsegina eta segurua

“Eskolako giro atsegina eta segurua” programarekin, guztiok abegitsu, kontuan hartuak eta seguruak sentitzea nahi dugu. Ikastetxeko giro erosoak eta seguruak pertsonen ongizate emozionalean eragiten du. Pertsona horiek hezkuntza-komunitatea osatzen dute eta, era berean, pertsonen ongizate emozionalak giro positiboa ziurtatzen du eta ikaskuntzari eta bizikidetza positiboari indarra ematen dio.

Komunitatearen ongizatea bilatzeaz gain, lan hori hezkuntza emozionala edo jakituria emozionala deritzon horretan kokatzen dugu. Hau da, alderdi pedagogikotik eta emozioak hobeto erabiltzeko gaitasunen garapenetik eskolako bizitzaren dimentsioa jorratuko dugu.

Pertsonen babes honetarako, alderdi emozionaletan, tutoretzatan lan egiten dugu:

  1. Sentimentuen identifikazioa eta adierazpena
    • Ikasleak emozioak kontrolatzen eta erregulatzen laguntzen dituen hezkuntza-emozionala eta ekintza eraikitzaileak sortzeko gaitasun afektiboa erabiltzeko hezkuntza behar du.
    • Sentitzen diren emozioetaz jabetzea beharrezkoa da, baita hitzez adieraztea, behar den izena jarriz.
    • Sentimenduen adierazpenak besteekin afektiboki konektatzea dakar, batak besteari entzutea eta laguntzea.
    • Umeari emozioak kontrolatzen lagundu behar diogu eta emozio horiek erabiltzen lagundu behar diegu, argitasunez joka dezan.
  2. Autoestimua
    • Ongizate emozionala autoestimuan datza. Hori norbere buruaren ezagutzaren eta gaitasunen onarpenaren fruitua da. Hala ere, horrek ez du esan nahi bere mugei uko egingo dienik, eta geroari begira positiboki lan egingo ez duenik. Autoestimak norbere buruarekin eta besteekin harreman positiboak ezartzeko aukera ematen du, eta autoestimu baxuak jarrera suntsitzaileak sortzen du.
  3. 3. Pentsamenduaren edo gaitasun kognitiboen garapenak, harreman sozialetan, oinarrizko garrantzia du. Pertsonen arteko harremanetarako beharrezkoak diren pentsamendu hauek bost dira:
    • Ustekabeko pentsamendua arazoa non dagoen zehazteko, formulatzeko gaitasuna da.
    • Pentsamendu alternatiboa ahalik eta konponbide gehien sortzeko gaitasuna da, arazoa formulatu ondoren.
    • Ondoriozko pentsamendua bakoitzaren edo besteen ekintzen, esaten denaren ondorioak aurreikusteko gaitasuna da.
    • Perspektibaren pentsamendua bestearen lekuan jartzeko gaitasuna da, egozentrismotik ateratzea.
    • Bitartekoak-amaiera pentsamendua gure helburuak zehazteko gaitasuna eta horiek lortzeko bitartekorik onenak hautatzen jakitea da.

Haur eta Lehen Hezkuntzako aldietan landuko dira.

Atal honetan ere sartzen ditugu, antolatzeko eta protolokozko alderdi batzuk honetarako:

  • a. Eskolan arazoak dituztenei laguntzeko: liburutegian etxerako lanak, PROA, GUGAZ AURRERA, TXILIN – TXALAN, Esperientziaren Unibertsitateko bolondresak, eta abar.
  • b. Arazo pertsonalak dituztenei laguntzeko: gizarte zerbitzuekin koordinazioa, psikologoak, pediatrak, familia hezitzaileak, eta abar, lan-sarea sortzeko (ikasle hauekin lan egiten dugun guztiontzat).
icono_sobre

Adierazpenak

Ez dira aurkitu

icono_chincheta

Albisteak

Ez dira aurkitu

Copyright © 2020 ZAMAKOLA - Juan Delmás Eskola

Nork egina: Eurohelp Consulting S.L.