Menú idiomas

CEP Zamakola - Juan Delmás LHI

Slogan

Planes de futuro...

EGUTEGIA

mes anterior Abendua, 2019 mes siguiente
ALASAZOSOLLI
2526272829301
22324252678
9101112131415
161718192022122
23242526272829
303112345
  • 1: Gaurko eguna
  • 2: Jarduera
  • 3: Jai eguna
  • 4: Oporrak

Bizikidetza plana

Proiektuaren ezaugarriak

Lehenengo eta behin, nabarmenduko dugu, ikastetxe-proiektua dela, eskolako bizitzaz “blaitzen” dela, eta irakaslego guztiak parte hartzen duela, baita begiraleek, familiek eta ikasleek ere. Orain dela hamazazpi urte sortu zen eta etengabeko prozesuaren bidez, garatzen joan da, eskolako komunitate osoaren parte hartzearekin, eta, bereziki, prozesu berritzaileetan inplikazioa izan duen irakaslegoarekin. Horrek guztiak, amankomuneko kultura definitzea dakar eta, era berean, Bizikidetza Plana ziurtatuko du.

Gure Proiektuak badaezpadako-eraikitzaile izaera du. Bizikidetza onaren kontrako jarrerak zigortzea edo zuzentzea baino lehen, baldintzak jartzea eta jarraitu beharreko urratsak ematea proposatzen dugu guztion arteko harreman positiboak bultzatzeko. Bizikidetzaren ikaskuntzan ezagutzaren balorea onartzen dugu, baina badakigu harremanetan eragin handia dutela gure emozioek eta jarrerek, gure sineskeriek eta kulturak, baita gure izaerek ere.

Bizitza osoari eta eskolako aktibitateari eragiten dio: progresiboki ikastetxeren funtzionamendua eta antolaketa aldatzen joango gara, horrela, kurrikulumaren eduki batzuek eta tutoretzako talde-saioek garrantzia handiagoa hartuko dute. Horrela, eskolako bizikidetza sozialki eta aktiboki eraikitzen joango gara.

Eskola familian hasten den bizikidetzaren ikaskuntzan aurrera egiteko giro egokia da. Familian ume askok elkarrekin bizi eta lan egiten dute, eta horrek bestea onartzeko, bestearekin harremanak sortzeko, laguntzeko aukera sortzen du; prozesua aztertzen duen, arazoak graduatzen dituen eta bakoitzari erantzuten dion hezitzailearen begiradapean.

Bizikidetzaren ikaskuntzak dimentsio asko ditu. Gure proiektuak bederatzi programa ditu eta horietan gure ikastetxerako alderdirik beharrezkoenak landuko ditugu.Hiru bloketan sailkatu ditugu.

Bizikidetza planera itzuli

icono_sobre

Adierazpenak

Ez dira aurkitu

icono_chincheta

Albisteak

Ez dira aurkitu

Copyright © 2019 ZAMAKOLA - Juan Delmás Eskola

Nork egina: Eurohelp Consulting S.L.