Menú idiomas

CEP Zamakola - Juan Delmás LHI

Slogan

Planes de futuro...

EGUTEGIA

mes anterior Abendua, 2018 mes siguiente
ALASAZOSOLLI
262728293012
32425267289
10111213141516
17181912022122223
24252627282930
31123456
  • 1: Gaurko eguna
  • 2: Jarduera
  • 3: Jai eguna
  • 4: Oporrak

IKASLEEN PARTEHARTZEA

Gure proposamen pedagogikorako, ikasleek kudeaketa organoetan eta antolamendu eta funtzionamenduko alderdietan parte hartzea oinarrizkoa da.

Komunitate batekoa sentitzea ez da zerbait teorikoa, baizik eta parte hartzearekin eta korresponsabilitatearekin lortzen da.

Ikasleek onartuta, estimatuta, errespetatuta sentitzen diren ikastetxea izateko eskubidea dute. Entzuten zaien, laguntzen zaien, ikaskuntza onak jasotzeko aukera ematen zaien, giro ona izango duten eta lana zaintzen duen ikastetxea behar dute. Baina horrek gelan giro onaren alde lan egiteko beharra sortzen du, ingurua zaintzeko beharra, besteak langundu eta zaintzeko beharra (batez ere, txikienak) eta antolamendu eta funtzionamendu alderdietan aktiboki parte hartzeko beharra.

Horregatik gure ikasleek:

  • Hirugarren zikloko hamabi ikaslek neurketa taldea osatzen dute.
  • 6. mailako hiru Bizikidetzaren Behatokiko ordezkariak izango dira.
  • 4. mailatik 6.era gela bakoitzean ordezkari bana egongo da.
  • Gela bakoitzeko asteko arduradun bat egongo jolastokiko jolasetan.
  • 6.mailako 8-10 ikasle “portaera ereduak” izango dira, Lagun Bideetan.
  • Hirugarren zikloko ikasleek Haur Hezkuntzakoei lagunduko die, loreak landatzen.
  • 6. mailako gela bakoitzeko lau ikaslek “Inguruneko Batzordea” osatzen dute (instalazioen mantenimendu ona zaindu eta erregistratuko dute).
  • 5. eta 6. mailako ikasleek, euskararen astean, Haur Hezkuntzako irakasleei lagunduko diete txikienentzako antolatzen diren tailerretan.
  • Liburutegiko laguntzaileak diren ikasleek txikienei etxeko lanak egiten eta ludotekan egiten diren jolasekin lagunduko diete, eskolaz kanpoko orduetan.
  • Hirugarren zikloko ikasleek lehen zikloko mahaikideei lagunduko diete, jantokian.
  • Ikasle guztiek uraren, paperaren eta energiaren erabilera arduratsua izango dute eta birziklatuko dute.
  • Haur Hezkuntzako eta lehen zikloko ikasleak lorategietan landatzeaz eta lorategiak zaintzeaz arduratuko dira eta bigarren ziklokoak eskolako baratzaz..

Ikasleen konpromezu hori arduratsuagoak, konprometituak eta autonomoak izaten laguntzen die.

Copyright © 2018 ZAMAKOLA - Juan Delmás Eskola

Nork egina: Eurohelp Consulting S.L.