Jolastokia hiru zati nagusitan banatu dugu, frontoia, aterpe eta zelaia.
Lehen Hezkuntzako hiru zikloak hiru gune hauetatik txandakatzen dira. Horrela, aste osoan zehar, jolas askotara jolasteko aukera izango dute.
Zonalde bakoitzean jolasen materialak dituzten kutxak jartzen dira, material hori egunero eta urtean zehar aldatzen da adinaren arabera.
Astelehenero, ikasleei eskema bat banatuko zaie, egun bakoitzean suertatzen zaien jolasari buruzko informazioa emateko.
EKINTZA ZELAIA | ASTELEHENA | ASTEARTEA | ASTEAZKENA | OSTEGUNA | OSTIRALA |
---|---|---|---|---|---|
FUTBOL ZELAIA | 1.2. | 3.4. | 5.6. | 1.2. | 3.4. |
SASKIBALOI ZELAIA | |||||
![]() | 3.4. | 5.6. | 1.2. | 3.4. | 5.6. |
![]() | 5.6. | 1.2. | 3.4. | 5.6. | 1.2. |
Jolasetan parte hartzea borondatezkoa da. . Neska-mutilek jolasak asma ditzakete, hitz egin dezakete, eta abar. Hala ere, ezin dituzte beste zikloei egun horretan dagozkien materialak hartu.
Euria egiten duen egunetan kanpoko aldean bi gune atonduko dira (frontoia eta aterpea) eta beste bat ludotekan.
Jantokiko jolasorduan, jolastokian pasatzen den denborarik luzeena denez, aurretik esandako guneetaz gain, hotza eta euria egiten duen egunetan liburutegia erabiliko da (jolas laguntzaileak, bideo-gela eta gimnasioa egongo da)
Haur Hezkuntzako patioan beste material batzuk aterako dira: eraikitzekoak, pilota saltokariak, kotxeak, trizikloak, motorrak, eta abar, oraindik jolas arautuak kostatu egiten zaielako.
Jolasordua baino bi minutu lehenago gela bakoitzetik ikasle bat jolastokira jeitsiko da. Ikasle horiek jolasen kutxak banatzeko eta jolasordua bukatzen denerako jolasak batzeko eta materialaren kutxak bere lekuan jartzeko arduradunak dira.
Arduradunak 2. eta 3. zikloetan astero aldatzen dira, eta egunero 1. zikloan.
Copyright © 2019 ZAMAKOLA - Juan Delmás Eskola
Nork egina: Eurohelp Consulting S.L.