Menú idiomas

CEP Zamakola - Juan Delmás LHI

Slogan

Planes de futuro...

  • Hasiera
  • » Abusu sarean
  • : ''Nuestro barrio''

EGUTEGIA

mes anterior Abuztua, 2019 mes siguiente
ALASAZOSOLLI
2930311234
567891011
12131415161718
192012122232425
2627282930311
  • 1: Gaurko eguna
  • 2: Jarduera
  • 3: Jai eguna
  • 4: Oporrak

Abusu Sarean

"GURE AUZOA"

Auzoko elkarte ezberdinen arteko lankidetza eta elkartasuna zuzenago jasotzen duen programa da.

Azaltzen diren ekintzak ikusiz gero, programa honi etekinik handiena ateratzen diona kide edo elkarteen artean ematen diren elkartasun-ekintzak bateratzen dituen eskola da.

HELBURUAK

  • Elkarren beharra dugula eta lankidetzak ahalegina behar duela ikusaraztea.
  • Lankidetza-ekintzak sustatzea kolektibo ezberdinen artean.
  • Gizarte konpromisoa ahalbidetzea, batez ere, kolektibo ahulenekin: hirugarren adina, haurtzaroa, etorkinak…
  • Zamakola LHIko ikasleak (batez ere, lehen hezkuntzako 5 eta 6. mailetakoak) eta Ibaizabal BHIkoak Ikasketa Zerbitzua programan abiaraztea. Beste kolektibo baten ongizaterako zerbait egiten denean, norberaren garapenean modu positiboan eragiten duela kontzientziaraztea.
  • Diferentzia taldea aberasten duen baliotzat jotzea. Kulturarteko gizartea edukitzeko hezteko beharraz kontzientziaraztea.
  • Auzoaren historia edota gune honen berezko alderdi kulturalak berreskuratzea.

JARDUERAK

Jarraian, 2009-2010 ikasturtean gauzatuko diren ekintzak azalduko dira:

  • Zubietxe kolektiboko kideak, Zamakola LHIrekin batera, ikastetxeko landareak zaintzeaz arduratuko dira, eskolako oporretan. Gainera, udan zehar eskola-ortua prestatuko dute, ikasturtean irakasleekin batera lan egiteko.
    Zubietxe kolektiboko kideak eskola-ortuan

    Zubietxe kolektiboko kideak eskola-ortuan

  • Susterrako gazteek eta hirugarren adineko elkarteko kideek elkarrekin egingo dute lan Bide Lagunak programan, eta ibilbideetako puntu arriskutsuenez arduratuko dira.
  • Auzoko saltokiek Bide Lagunak programarekin bat egin eta erreferentzia puntutzat erabiliko dira, txikienek beharrezkoa badute.
  • Andre Berri emakumeen taldeak, eskolaren Kultur Astean, antzerkia egin eta ipuin kontalarien saio bat eskainiko diete Zamakola LHIko ikasleei.
  • Gazteok Mugimenduan taldeak “Txilin-txalan” gizarte eta hezkuntza programa garatuko du, eta egoera ahulenean dauden umeei zuzendurik egongo da.
  • Ibaizabal BHIko gazteak Bide Lagunak programarekin arituko dira elkarlanean eta bideak erakutsiko dituzte.
  • Zamakolako ikasleek munduko dantzen eta kantuen ikuskizuna eskainiko diete egoitzako edadetuei.
    Zamakolako ikasleek ikuskizun bat antzezten

    Zamakolako ikasleek ikuskizun bat antzezten

  • Zamakola LHIk bere instalazioak lagako dizkie talde ezberdinei, euren batzarrak eta ekintzak egin ditzaten: Susterra, Andre Berri…
  • Elkarteak Denboraren Banku bat antolatzeko lan egiten ari dira.

Copyright © 2019 ZAMAKOLA - Juan Delmás Eskola

Nork egina: Eurohelp Consulting S.L.