Menú idiomas

CEP Zamakola - Juan Delmás LHI

Slogan

Planes de futuro...

EGUTEGIA

mes anterior Abuztua, 2019 mes siguiente
ALASAZOSOLLI
2930311234
567891011
12131415161718
192021122232425
2627282930311
  • 1: Gaurko eguna
  • 2: Jarduera
  • 3: Jai eguna
  • 4: Oporrak
icono_chincheta

Albisteak

HAUR ETA NERABEEN HAUR KONTSEILUA

ALKATEAK AURKEZTU DU UMEAK ETA NERABEAK UDAL POLITIKEN MUINEAN JARRI DITUEN "ETORKIZUNARI BEGIRA" IZENEKO BILBOKO UMEEN ETA NERABEEN LEHENENGO PLANA

  • Urian identifikatutako errealitatearekin bat datorren plangintzako dokumentua da; zeharkako 10 ildo estrategiko eta 26 helburu ditu eta 18 urtetik beherako adingabekoei zuzendutako 193 udal jarduera daude bilduta bertan.
  • Adingabekoek euren iradokizunak erantsi dizkiote lan honi, baita uriari eta euren interes eta ardurakoak diren gaiei buruz dituzten iritziak ere. Izan ere, eurak izan dira Bilboko Umeen eta Nerabeen Lehenengo Planari “ETORKIZUNARI BEGIRA” izena jarri diotenak.

Urian identifikatutako errealitatearekin bat datorren plangintzako dokumentua da; zeharkako 10 ildo estrategiko eta 26 helburu ditu eta 18 urtetik beherako adingabekoei zuzendutako 193 udal jarduera daude bilduta bertan.

Alkateak esandakoen artean adierazi duenez “plan honekin hobetu egin nahi ditugu Bilboko ume eta nerabeei zuzendutako udal jardueren koordinazioa eta gestioa”.

Adingabekoek euren iradokizunak erantsi dizkiote lan honi, baita uriari eta euren interes eta ardurakoak diren gaiei buruz dituzten iritziak ere. Euren iritzia eskatzea eta euren ideiak aintzat hartzea nahi ez eze, beharrezkotzat ere jotzen dute. Izan ere, eurak izan dira Bilboko Umeen eta Nerabeen Lehenengo Planari “ETORKIZUNARI BEGIRA” izena jarri diotenak. “Izen oso polita da eta, gainera, gu, Bilboko umeok oraina eta etorkizuna gara eta ETORKIZUNARI BEGIRA horixe da: orain etorkizunari begira gaudela eta hura eraikitzen ari garela. Oso ondo dago guri galdetzea egiten diren eta egingo diren gauzei buruz, batez ere, eta izenak dioen bezala, etorkizunari begira eta gauzok ahalik eta ondoen egiteko bada”, azaldu dute aurkezpenean.

Euren interesekoak edo ardurakoak diren gaiei begira, uste dute garrantzizkoa dela eskoletan sakontzea bullyinga edo emakumeen aurkako indarkeria. Hala berean, gizarteko ezberdintasunak deusezteko proposamenak egin dituzte, hala nola, laguntzak etxea eskuratzeko edo eskolara joateko; braillea eta zeinu-hizkuntza ikasi daitezkeela ere eman dute aditzera. Horrez gain, ingurumenari eta jasangarritasunari dagokienean, urian natura gehiago egotea nahiko lukete, hau da, zuhaitzak, animaliak, orduak, bidegorriak…eta espazio gehiago urian kirola egiteko eta planetario bat.

Juan Mari Aburtok gogora ekarri du Bilboko gazteenen bizimodua hobetzeko hartutako konpromisoa. Plan honekin, uriko umeen lehenengo kontseilua sortzearekin edo UNICEFen “Hiri adeitsua umeekin” izendapena lortzeko egindako lanarekin bezalaxe, “berretsi egiten dugu umeei entzuteko, uria eraikitzeko eta gobernatzeko euren iritzia aintzat hartzeko eta Udalaren erabakiei euren ikuspegia eransteko konpromisoa. Izan ere, honekin guztiarekin benetan gura duguna zera da, euren partaidetza aktiboa izan dadila politika publikoak, oro har, taxutzerakoan, ez bakarrik gestioan, hirigintzan…baita berdintasunean, kulturan eta aisian ere, eta, batik bat, ez dadila ezberdintasunik izan euren hezkuntzan edo osasunean; Bilboko ume guztien eskubideak eta bizimoduaren kalitatea bermatu nahi ditugu”.

BILBO HIRI ADEITSUA UMEEKIN

Ikusi albisteak

Copyright © 2019 ZAMAKOLA - Juan Delmás Eskola

Nork egina: Eurohelp Consulting S.L.