Menú idiomas

CEP Zamakola - Juan Delmás LHI

Slogan

Planes de futuro...

EGUTEGIA

mes anterior Uztaila, 2018 mes siguiente
ALASAZOSOLLI
2526272829301
2345678
9101112131415
161718192021221
23242526272829
303112345
  • 1: Gaurko eguna
  • 2: Jarduera
  • 3: Jai eguna
  • 4: Oporrak
icono_chincheta

Albisteak

ITSU - ITSUKO HITZORDUA LIBURU BATEKIN. OLATXUKO LIBURUTEGIAN

Itsu-itsuko hitzordua liburu batekin

http://liburutegiak.blog.euskadi.eus/arrigorriaga/itsu-itsuko-hitzordua-liburu-batekin/?utm_source=rss&utm_medium=rss&utm_campaign=itsu-itsuko-hitzordua-liburu-batekin

Abusuko liburutegiak bat egin du “Blind date with a book” (itsu-itsuko hitzordua liburu batekin) nazioarteko ekimenarekin; hala, ehun bat liburu prestatu ditu, 8 urtetik gorako Abusuko herritarrek itsu-itsuan aukera ditzaten udako mailegu bereziarekin batera.

Literatura aldetik kalitate handikoak direlako hautatutako liburuak dira, zatar-paper marroian bildutakoak, edukiari buruzko ohar txiki batzuekin, baina beste informazio batzuk kenduta, batzuetan engainagarriak direnak; adibidez, azala, idazleen ospea, bilduma eta argitaletxea.

Gainera, jolas bat da, irakurleak gonbidatzen baititu aukeratu ez dituzten baina interesgarriak izan daitezkeen liburuak irakurtzera, ezagutzen ez dituzten autoreak, gaiak eta argitaletxeak deskubri ditzaten.

Liburu bakoitzak ekimen honekiko asebetetzearen inguruko fitxa txiki bat dauka, eta irakurleek irailean entregatu ahal izango dute, maileguak itzultzean. Entregatutako txartel guztiak liburu-sail txiki baten zozketan sartuko dira.

Udako mailegu berezia ekainaren 15ean hasten da, eta, aurreko urteetan bezala, irailera arte iraungo du. Irakurketa-txartel bakoitzarekin 6 liburu mailegatu ahal izango dira, itsu-itsuko hitzorduko liburuaz gain.

Ikusi albisteak

Copyright © 2018 ZAMAKOLA - Juan Delmás Eskola

Nork egina: Eurohelp Consulting S.L.