BIOLENTZIARIK GABE, HOBETO
Emakumeek, batik bat, adingabe, nerabe eta gazteek pairatzen duten indarkeria, lehentasunezko gaia da hezkuntza-komunitatean. Delitu bezala ezagutzen diren salaketen mota biek (genero-indarkeria eta sexu-erasoa) azalerazten dituzten datuek gure arreta bereganatzen dute.
Eta hauek identifikatutako eta salatutako indarkeriaren datuak baino ez dira, proportzio txiki bat baita, kontuan hartzen badugu badagoela azalerazten ez den indarkeria edo lagunei bakarrik adierazten zaiena.
Eskola ez da bakarrik ikaskuntzan eta garapen kognitiboan laguntzen duen espazioa; garapen emozionala garatzeko espazio erreal eta sinbolikoa da, baloreak jasotzeko, eta eskola barruan zein kanpoan jasotako baloreak zalantzan jartzeko lekua ere bada, bizitzeko modu ezberdinak alderatzeko espazioa, ikastekoa, zaintza eta enpatia lantzeko lekua. Gainera, espazio honetan pertsonen arteko erakargarritasunaz hausnartzen da, adiskidetasun harremanak eta afektibosexualak sortzerako orduan ezaugarri eta eredu ezberdinek zer nolako eragina duten aztertzen da; eskolan taldean bizitzen ikasten dugu.
Eskolan ere indarkeria forma ezberdinak gerta daitezke: umiliazioak, bultzadak, kolpeak, bazterketa, jazarpena... eta horregatik guztiagatik, eszenatoki aproposa da ume eta nerabeei irakasteko euren burua eta besteena defendatu behar dutela, mina eragiten dutenak geldiarazi behar direla, mota guztietako ezberdintasunak errespetatu behar direla eta ezberdina dena ez dela baztertu behar.
Eskola, sozializaziorako espazio bezala, indarkeria eta genero-indarkeria prebenitzeko sozializaziorako espazioa ere izan behar du.
BIOLENTZIARIK GABE, HOBETO
Copyright © 2019 ZAMAKOLA - Juan Delmás Eskola
Nork egina: Eurohelp Consulting S.L.