Menú idiomas

CEP Zamakola - Juan Delmás LHI

Slogan

Planes de futuro...

EGUTEGIA

mes anterior Abendua, 2017 mes siguiente
ALASAZOSOLLI
27282930123
45678910
111121314151617
181920212222324
25262728293031
  • 1: Gaurko eguna
  • 2: Jarduera
  • 3: Jai eguna
  • 4: Oporrak
icono_sobre

Familiari adierazpenak

KONTSUMO ARDURATSUA? Global Action Plan – Ekintza Plan Globala

Kontsumo arduratsua egiten duzu? Badakizu zenbat aurreztu dezakezun etxean, eta bide batez Ingurumenari lagundu?

Ingurumenaren arloko iraunkortasunaren alde herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz, Bizkaiko Foru Aldundiak Aktibatu + ekimena jarri du abian, Garbiker Sozietate Publikoarekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin, Bizkaiko Garraio Partzuergoarekin, Metro Bilbaorekin, Eroski taldearekin, EVErekin, Iberdrola, eta "La Caixa" Gizarte Ekintzarekin elkarlanean.

Nazio Batuek sustatutako Global Action Plan – Ekintza Plan Globala (GAP) nazioarteko programaren barnean kokatzen den ekimena da. Programa horrek pertsonen ohiturak aldatzeko ideia errazak eta ekintza praktikoak proposatzen ditu, ikuspegi positibo batetik beti. Helburua baliabideak eraginkortasun handiagoz erabiltzea eta planetan duten eragin kaltegarria apaltzea da, etxeko eta tokiko ekonomia sustatzearekin batera.

Gure ikastetxea hezkuntza munduari zuzendutako programaren atalean dago izena emanda, eta zentro horretan lanean jardungo dugu ingurumenaren arloan daukagun portaera arduratsua hobetzeko. Nolanahi ere, gure lanak etxeetan jarraipena izan dezan eta hezkuntza komunitate osoak parte hartu dezan, etxeei zuzendutako programan izena ematera animatzen zaituztegu.

Parte hartzea doakoa da, eta, sari ederrak lortzeko aukera izateaz gain, gure eguneroko jarduerak ingurumenean duen eragina gutxitzen ikasi eta denon artean lagundu dezakegu. Gainera, gure ikastetxearekin zerikusia duten parte-hartzaile guztiek lortutako emaitzak ebaluatzeko aukera izango dugu. Horretarako gure web orrialdean sartu eta aktibatu + bannerraren bitartez izena ematea besterik ez duzu. http://www.zamakolaeskola.com/

Eta kitto. Zorionak! Ekimen honek zure kontsumo ohiturak ezagutzen eta hobetzen lagunduko dizu. Zertarako? Ingurumena zaintzen laguntzeko, CO2 isurpenak gutxitzeko, eta etxeko baliabideak eta gastuak arrazionalizatzeko. Gainera, zure lorpenak ikastetxeko beste etxeetako lorpenekin batuko dira, eta horri esker jakin ahal izango dugu gure hezkuntza komunitateak zenbaterainoko emaitzak izan dituen, eta horiek guztiak Bilboko beste etxe batzuetan lortutakoei gehituko zaizkie.

Informazio guztia http://www.bizkaia21.eus web atarian daukazue.

 

Animatu parte hartzera!

http://www.zamakolaeskola.com/

Ikusi adierazpenak

Copyright © 2017 ZAMAKOLA - Juan Delmás Eskola

Nork egina: Eurohelp Consulting S.L.