Menú idiomas

CEP Zamakola - Juan Delmás LHI

Slogan

Planes de futuro...

EGUTEGIA

mes anterior Azaroa, 2017 mes siguiente
ALASAZOSOLLI
303112345
6789101112
1321421521621721819
201212223242526
27282930123
  • 1: Gaurko eguna
  • 2: Jarduera
  • 3: Jai eguna
  • 4: Oporrak
icono_chincheta

Albisteak

Abusuko Udal Liburutegiak María Moliner saria irabazi du.

Abusuko liburutegiak irakurtzera animatzeko María Moliner saria irabazi du bosgarren aldiz

Arrigorriagako udalerriko Abusuko Udal Liburutegiak beste behin jaso du Irakurtzera Animatzeko María Moliner saria, “Abusu, auzo irakurlea” izeneko bere proiektuari esker. Sari hori Kultura Ministerioak ematen du, estatu osoan 50.000 biztanletik beherako udalerrietako liburutegi publikoek umeen eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko egiten duten lana aitortzeko.

Aurreko lau urteetan Abusuko elkarte eta ikastetxeekin batera lankidetzan hasitako programekin jarraituz, liburutegiak adin-tarte guztietako jendearentzat jarraitzen du lanean, baina arreta berezia jarri du lehen haurtzaroko umeei zuzendutako jardueretan, hala nola 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzako eta haien senideentzako familian irakurtzeko programa berria.

Horrez gain, Abusuko Mikrolibututegia sortu du liburutegian. Proiektuari esker mikrokontaketak sortzea eta irakurtzea sustatuko da, auzoko pertsona guztiak hurbil daitezen jarduera, lehiaketa eta tailerretan parte hartuz.

Abiapuntu gisa, espazio berrian mikrokontakizunak sortzeko tailerra eskaintzen da, Ana Martínez Blancoren eskutik. Irakasleak aurtengo urtarrilean eman zituen lehen urratsak. Gainera, honako izen hau duen lehiaketa bat egongo da: “Zure bizitza sei hitzetan kontatu”; hausnartzeko zein laburtzeko ariketa bat da, baina, batez ere, sortzeko lekua, guztien esku dagoena.

Hauexek dira Abusuko Liburutegiak dituen beste konpromisoetako batzuk: literatura-solasaldiak, topaketak egileekin, ikastetxeen bisitak, liburuaren azokan parte hartzea eta Abusuko kultura-astea. Aldi berean, auzoko beste eragile batzuekin lan egiteko ahalegina egiten du, herritarren artean kontzientzia eta irakurketa sustatzeko; izan ere, adingabeen hezkuntzako (ez soilik araututakoa) eredu eta bideratzaile gisa jarduten dute.

http://liburutegiak.blog.euskadi.eus/arrigorriaga/es/abusuko-liburutegiak-irakurtzera-animatzeko-maria-moliner-saria-irabazi-du-bosgarren-aldiz/

Ikusi albisteak

Copyright © 2017 ZAMAKOLA - Juan Delmás Eskola

Nork egina: Eurohelp Consulting S.L.