
Slogan
Planes de futuro...
EGUTEGIA
- 1: Gaurko eguna
- 2: Jarduera
- 3: Jai eguna
- 4: Oporrak
AJA (ANTOLAKUNTZA ETA JARDUERA ARAUDIA)
JOLASTOKIA
HEZITZAILEAREN FUNTZIOAK
- Ikaslearen segurtasun fisikoa
- Kaleko atea itxita dagoela ziurtatuko dugu.
- Ikasleak geletara baimenik gabe ez igotzea
- Marra gorria ez pasatzea (bisibilitate gutxiko edo arriskua duten guneak markatzen dituzte)
- Arriskurik ez izatea: saskibaloiko saskietatik edo futboleko ateetatik eskegitzea, kulunketetan zutik jartzea, eta abar.
- Jolasen programa ikuskatu eta dinamizatu
- Espazioen erabilera errespetatzea ziurtatuko dugu baita dauden arauak ere (dagokion dokumentua ikusi)
- Materiala behar bezala erabiltzea (dagokion dokumentua ikusi)
- Jolastokiko arauak betetzea. Hausten badira, adostutako heziketa neurriak ezarriko ditugu.
- Materiala batuta eta entregatuta egon behar da gelara igo aurretik.
- Gure begirada ikasleen arteko harremanak ikusteko eta ikasleak gatazkaren aurrean duen portaera aztertzeko.
- Bakarrik egoten diren ikasleak, txikiekin jolasten dutenak, eta abar, baztertuta egoten dira. Animatuko eta lagunduko ditugu haien zikloko jolasetan parte hartzen.
- Esku hartuko dugu (adostutako protokoloaren arabera), gatazkaren bat ahozko, fisiko, taldeko… biolentziaz konpondu nahi dela atzematen dugunean.
- Oso adierazkorrak ez diren ikasleen ekintzak, portaerak ikusiko ditugu:
- Defendatzen ez diren ikasleak dauden
- Batzuk zirikatzeko xede diren.
- Jarrera erasotzailea duten umeak dauden (Nik irabazten dut- zuk galtzen duzu motakoa)
- Beste edozein jarrera ez oso egokia dagoen, adinaren araberakoa, eta abar.
- Jarrera matxistak, arrazistak, eta abar dauden.
- Beste batzuk
Itzuli