Menú idiomas

CEP Zamakola - Juan Delmás LHI

Slogan

Planes de futuro...

EGUTEGIA

mes anterior Abuztua, 2019 mes siguiente
ALASAZOSOLLI
2930311234
567891011
12131415161718
191202122232425
2627282930311
  • 1: Gaurko eguna
  • 2: Jarduera
  • 3: Jai eguna
  • 4: Oporrak

JANTOKIA

Eskolako jantokia gure ikastetxearen gune bat da, beraz, gune hezitzailea da. Horren antolamendua eta funtzionamendua irakasleek erabakiko dute, ikastetxearen printzipio pedagogikoak jarraituz.

Bi jan-gela ditugu. Bata, Haur Hezkuntzako umeentzat eta, bestea, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.

Momentu honetan 469 mahaikide ditugu eta horietatik 180 Lehen Hezkuntzakoak dira eta 289 Lehen Hezkuntzakoak.

Ikasleek bi txandatan bazkalduko dute. Banaketa talde bakoitzeko dagoen ikasleen kopuruaren arabera egingo da. Lehenengo txandan, 12:45etan, Haur Hezkuntzako 2, 3 eta 4 urteko neska-mutilek eta Lehen Hezkuntzako 2., 3. eta 5.mailakoek bazkalduko dute. Bigarren txandan, 13:45tan Haur Hezkuntzako 5 urtekoek eta Lehen Hezkuntzako 1., 2., eta 6.mailakoek.

Ikasturte honetan, 24 begirale ditugu ikasle guztientzat. Haur Hezkuntzako talde bakoitzak begirale nagusi bat du. Lehen Hezkuntzan maila bakoitzak bi begirale ditu. Begiraleen betebeharra hezitzailea da jantokian eta jantokitik kanpo. Jaten laguntzen diete eta jaten dutena, nola jaten duten, zenbat eta abar kontrolatzen dute eta jolastokian haien harremanak, ekintzetan parte hartzea, haien jolasak, segurtasuna… zaintzen dute.

Monitores de Zamakola

Lehen Hezkuntzako 3.zikloko ikasleek haien mahaietako txikienak zerbitzatzen laguntzen dute, mahaia batzen… horrela, proiektuaren helburuetan planteatzen dugun ikastetxeko bizikidetzari erantzuten diogu.

Bazkari aurreko edo bazkalosteko atsedenaldian, txandaren arabera, ikasleek haien adinera egokitzen den atsedenerako edo jolaserako gunea dute. 2 eta 3 urteko ikasleek lo kuluxka botako dute haien geletan. Gainerako ikasleek jolastokiaren guneetan jolastuko dute. Horiek 'Eskolako patioa, hezkuntza-gunea' programaren arabera antolatuta daude eta hori ikastetxearen bizikidetzaren proiektuaren barruan sartzen da.

Eskolako jantokiak eskolako lehen egunetik azkenera arte funtzionatzen du. Hileko kuota mahaikide bakoitzeko 72 eurotakoa da eta 50 eurotakoa eramandako mahaikide bakoitzeko. Eguneroko bazkaria eskolako langileek egingo dute.

Horretarako sukaldean zazpi langile ditugu. Sukaldeko lehengaiak EURES enpresak eramango ditu, eta horren bitartez, sukaldeko langileak eta begiraleak kontratatuko dira.

Cocineras en la cocina de Zamakola

Copyright © 2019 ZAMAKOLA - Juan Delmás Eskola

Nork egina: Eurohelp Consulting S.L.