Menú idiomas

CEP Zamakola - Juan Delmás LHI

Slogan

Planes de futuro...

  • Hasiera
  • » Abusu sarean
  • : Bide lagunak

EGUTEGIA

mes anterior Uztaila, 2019 mes siguiente
ALASAZOSOLLI
1234567
891011121314
151617181912021
22232425262728
2930311234
  • 1: Gaurko eguna
  • 2: Jarduera
  • 3: Jai eguna
  • 4: Oporrak

Abusu Sarean

BIDE LAGUNAK

SARRERA

Proiektuak ume baten bizitzan funtsezkoak diren alderdi bi sustatu nahi ditu: bere autonomia eta parte-hartzea.

Sei eta hamaika urte bitarteko umeei autonomia itzultzeko lehenengo urratsa honakoa izan da: eskolara joan eta etxera itzultzea, pertsona nagusien laguntzarik gabe. Orain dela hogei edo hogeita hamar urte guztiz arrunta zen hori, baina, gaur egun, guztiz pentsaezina zen. Aurrerapausoak ematen joateko abiarazi ziren Bide Lagunak.

Bide Lagunak deritzogu auzoa osatzen duten guneetako bakoitzetik eskolara iristeko ibilbide seguruak sortzeari. Horretarako, familien, eskolaren, tokiko administrazioen, elkarteen eta merkatarien parte-hartzea izan dugu.

HELBURUAK

  • Umeen autonomia sustatzea, auzotik egiten dituzten joan-etorrietan.
  • Umeak heztea, euren burua zaindu eta beharrezkoa duten egoeretan laguntza eska dezaten.
  • Talde ahulenekin giro solidarioa eta adeitsua eraikitzea.
  • Bideak sortzea, umeak seguru daudela senti daitezen eta bertatik arazorik gabe joan ahal izateko.
  • Saltokiak ekimenarekin bat egitea lortzea, euren saltokiak bakarrik mugitzen diren umeek izan ditzaketen beharretarako erreferentzia gune izateko.
  • Familia, gazte eta, oro har, auzokideen parte-hartzea lortzea proposamen honetarako.
  • Tokiko administrazioen parte-hartzea lortzea, hiri eta auzo seguruagoak sortzeko beharra izan dezaten, oro har, oinezkoak eta, bereziki, umeak babesteko.

JARDUERAK

  • 2007-2008 ikasturtean, hasierako egoeraren gaineko diagnosia egin zen (familien beldurrak, eskolara iristeko moduak, etab.).
  • 2008-2009 ikasturtean, auzoaren eta auzokideen elkarteen laguntzarekin, topaguneak eta eskolara joateko bide lagunak ezarri ziren.
    Ikaskideak topagune batean

    Ikaskideak topagune batean

  • 2008ko irailean eta urrian, umeak, gazteak, familiak eta auzokideak oro har sentsibilizatzeko kanpaina egin zen. Eskolan unitate didaktikoak landu ziren lehen hezkuntzako ikasleekin, xafla tailerrak egin ziren, etab. Auzokideei, berriz, ekimenaren berri eman zitzaien argibide-triptiko baten bitartez, etab.
    Auzokideek umeak laguntzen eskolako bidean

    Auzokideek umeak laguntzen eskolako bidean

  • Saltoki lagunak zeintzuk izango ziren zehaztu zen.
  • Azkenik, 2008ko azaroan abiarazi zen programa. Ordutik, Bide Lagunak programako lan batzordea hilero batzartu da, ekimenaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko.
    Ikaskideak eskolan sartzen

    Ikaskideak eskolan sartzen

HOBETZEKO PROPOSAMENAK

2009-2010 ikasturtean, ekimena hobetzeko hurrengo proposamenak egin dira:

  • Familiei programaren argibide-triptikoa banatzea, ikasturtearen hasieran.
  • Ikasgeletan bide lagunak ekimenaren ibilbideak eta abantailak aztertzea.
  • Proiektua berriro abiaraztea, lehen hezkuntzako azken mailetako ikasleei zeresan handia eskainiz. Ikasle hauek txikien eredu izango dira.
  • “Isun moralei" berriro ekitea.
  • Bide Lagunak are agerikoagoa egitea, petoen bidez…

Copyright © 2019 ZAMAKOLA - Juan Delmás Eskola

Nork egina: Eurohelp Consulting S.L.