Menú idiomas

CEP Zamakola - Juan Delmás LHI

Slogan

Planes de futuro...

  • Hasiera
  • » Abusu sarean
  • : Auzo irakurle

EGUTEGIA

mes anterior Uztaila, 2019 mes siguiente
ALASAZOSOLLI
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930311234
  • 1: Gaurko eguna
  • 2: Jarduera
  • 3: Jai eguna
  • 4: Oporrak

Abusu Sarean

AUZO IRAKURLEA

Jarduera-ildo honetatik, auzoko bizilagunen irakurzaletasuna sustatu nahi dugu, izan ere, jakin badakigu irakurketak garrantzi handia duela norberaren eta kolektiboaren kultura sustatzeko orduan.

Helburu hori lortzeko, Abusu Sarean taldeak kolektibo ezberdinek irakurketaren inguruan proposatutako ekimenak bildu ditu. Gainera, taldeak berak, Abusu Sarean osatzen duten bestelako elkarteekin batera, zenbait jarduera propio ere egin ditu.

HELBURUAK

  • Irakurzaletasuna bultzatzea auzokideen artean.
  • Irakurtzeko ohitura hobetzen duten tresnak sustatzea, bereziki, haur eta gazteen artean, betiere, irakurketa ikasteko funtsezko baliabidetzat hartuta.
  • Irakurketa eta irakurketaren garapena interes orokorreko zerbait bihurtzea, gizartearen eguneroko bizitzan dagoena.
  • Auzoko elkarte guztien partaidetza bilatzea proiektuan, baita herritar guztiena ere.
  • Irakurketaren bitartez, beste kultura batzuk ezagutzeko bitartekoa izatea eta diferentzia baliotzat jotzea.
  • Irakurketaren bitartez, generoen artean berdintasuna sustatzea.

JARDUERAK

Hauek dira, besteak beste, garatzen diren jardueretako batzuk:

  • Ikastetxeen eta Abusuko zentro soziokulturaleko liburutegiaren arteko elkarlan moduan, liburutegiko erabiltzaileak trebatzeko jarduerak bideratuko dira. ikasleek erabiltzaile txartela aterako dute, ikasturte bakoitzean liburutegiak dituen baliabide ezberdinak erabiltzen ikasiko dute, etab.
  • "Nik ere irakurtzen dut" kanpaina.

    "Nik ere irakurtzen dut" kanpaina

  • Ibaizabal BHIk "Literatur solasaldiak" antolatuko ditu, eta kolektibo guztientzat zabalik egongo da.
  • "Ametsen eskorga" Goizeko eta eguerdiko jolastorduetan, Zamakola LHIko patiora lau eskorga aterako dira, eta bakoitzak Haur Hezkuntzako, 1, 2, eta 3. zikloetako ikasleei zuzenduriko liburu sorta bat izango du. Patioko bazterretan kokatuko dira, eta dagoeneko dauden bankuez gainera, moketazko alfonbra bat jarriko da lurrean. Gisa horretan, ikasleak lurrean eseri edo etzan daitezke, eskorgetan dauden liburuak irakurtzeko.
    Ikasleak patioan irakurtzen

    Ikasleak patioan irakurtzen

  • “"Liburu gurutzaketa" edo "Book Crossing". Liburuak bananduko dira auzotik, berauek topatzen dituzten auzokideek irakurri eta berriro uzteko.
  • Kultur Astean zehar, irakurketaren inguruko jarduerak egiten dira, hala nola: Irakurketa Maratoia, Liburu Azoka, Liburuak aldatzeko txokoa, etab.
    Liburu azoka

    Liburu azoka

icono_sobre

Adierazpenak

Ez dira aurkitu

icono_chincheta

Albisteak

Ez dira aurkitu

Copyright © 2019 ZAMAKOLA - Juan Delmás Eskola

Nork egina: Eurohelp Consulting S.L.