Menú idiomas

CEP Zamakola - Juan Delmás LHI

Slogan

Planes de futuro...

EGUTEGIA

mes anterior Urria, 2019 mes siguiente
ALASAZOSOLLI
30123456
78910111213
1415161721821920
212222232242252627
28293031123
  • 1: Gaurko eguna
  • 2: Jarduera
  • 3: Jai eguna
  • 4: Oporrak

Abusu Sarean

ABUSU, HEZTEN DUEN AUZOA

'ABUSU, HEZTEN DUEN AUZOA' EKIMENAREN HELBURUAK

  1. Auzoko herritarrek, euren elkarteen bitartez, umearen garapen osoan parte hartu dezaten saiatzea. Horretarako, auzoko espazio ezberdinetan, umeei eskaintzen diegun ereduaren berri emango zaie.
  2. Aldeko ingurumen eta gizarte baldintzak berreraikitzea, auzoko umeak eta gazteak segurtasunarekin eta autonomiarekin bizi daitezen.
  3. Auzoko ume eta gazteak kontzientziaraztea elkarrekin lan egiteko beharraz, gizarte sendoagoa lortze aldera.
  4. Belaunaldien arteko harremanak ahalbidetzen dituzten ekintzak sustatzea, kolektibo ezberdinak aberastu daitezen.
  5. Auzoko kide izateko kontzientzia sustatzea.
  6. Gizarte kohesioaren alde egitea, pertsonen arteko diferentzia kulturalak baloratu eta kulturen arteko bizikidetza bultzatuz.
  7. Auzokoen partaidetza lortzea espazio eta ondasun publikoak behar bezala erabiltzeko, gero eta auzo garbiagoa, zainduagoa eta bizitzeko egokiagoa egiteko.
  8. Espazio komunak banatzen ikastea, bestelako kolektiboen beharrak kontuan hartuz eta errespetatuz. pertsona nagusiak, umeak, gazteak…
  9. Gizarte harremana eta konpromisoa sendotzeko borondatezko lana sustatzea, komunitateari zerbitzuak eskaintzeko.
  10. Tokiko Administrazioarekin modu koordinatuan parte hartzea, auzo konprometituago eta bizikidetzarako hobea lortzeko.

"Abusu Sarean"-ra itzuli

Copyright © 2019 ZAMAKOLA - Juan Delmás Eskola

Nork egina: Eurohelp Consulting S.L.