“Abusu, hezten duen auzoa” lemapean, auzo guztiaren parte-hartzea bilatu nahi da, Ikastetxeek euren bizikidetza-planetan lantzen dituzten balioak transmititzeko. Gisa horretan, gure ikasleak herritar parte-hartzaileak izango dira, euren inguruarekiko errespetua dutenak, konprometituak, solidarioak... jakingo dutelako balioak irakasteko modurik onena eredugarri izatea dela.
“Bizi Gaitezen Elkarrekin” libuaren aipamena
Horretarako, orain dela sei urte, Ikastetxeak kultura eta hezkuntza erakunde guztiei dei egin zien “Ume bat hezteko auzo oso baten beharra dago” lemapean. Bileran, besteak beste, gure proiektu eta helburuen berri eman zitzaien, eta, bidenabar, euren parte-hartzea eskatu zen.
2004/05 ikasturtean, harreman-sare honen lana abiarazi zen auzoko erakundeekin. Martxan jarritako kanpaina baten bitartez, adeitasun formulak (eskerrak ematea, gauzak mesedez eskatzea...) landuko ziren, eta erakundeek eta saltokiek parte-hartze handia izan zuten. Geroztik, taldea handituz eta sendotuz joan da. Hainbat programa garatu ditu:
“ABUSU SAREAN” sarean egiten den lana da. Mota guztietako erakunde herritarrek osatzen dute (auzokoak, gazteenak, kiroletakoak, kulturalak, hirugarren adinekoenak, emakumeenak…), hezkuntza-erakundeak (kaleko hezitzaileak, familiakoak…), eskola-komunitateak (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua, Zamakola LHI, Abusu Ikastola, Haurreskola eta HHE…). Guztiek elkarlanean jarduten dute, eta enpresa nahiz merkataritza enpresekin konpromisoak hartzen dituzte.
Gaur egun, Abusu Sarean hurrengo programak gauzatzen ari da:
Copyright © 2021 ZAMAKOLA - Juan Delmás Eskola
Nork egina: Eurohelp Consulting S.L.