Menú idiomas

CEP Zamakola - Juan Delmás LHI

Slogan

Planes de futuro...

  • Hasiera
  • » Abusu sarean
  • : Aurkezpena

EGUTEGIA

mes anterior Abendua, 2017 mes siguiente
ALASAZOSOLLI
27282930123
45678910
111121314151617
181920212222324
25262728293031
  • 1: Gaurko eguna
  • 2: Jarduera
  • 3: Jai eguna
  • 4: Oporrak

Abusu Sarean

ABUSU, HEZTEN DUEN AUZOA

Logotipo Abusu Sarean

“Abusu, hezten duen auzoa” lemapean, auzo guztiaren parte-hartzea bilatu nahi da, Ikastetxeek euren bizikidetza-planetan lantzen dituzten balioak transmititzeko. Gisa horretan, gure ikasleak herritar parte-hartzaileak izango dira, euren inguruarekiko errespetua dutenak, konprometituak, solidarioak... jakingo dutelako balioak irakasteko modurik onena eredugarri izatea dela.

Bizi Gaitezen Elkarrekin” libuaren aipamena

Horretarako, orain dela sei urte, Ikastetxeak kultura eta hezkuntza erakunde guztiei dei egin zien “Ume bat hezteko auzo oso baten beharra dago” lemapean. Bileran, besteak beste, gure proiektu eta helburuen berri eman zitzaien, eta, bidenabar, euren parte-hartzea eskatu zen.

2004/05 ikasturtean, harreman-sare honen lana abiarazi zen auzoko erakundeekin. Martxan jarritako kanpaina baten bitartez, adeitasun formulak (eskerrak ematea, gauzak mesedez eskatzea...) landuko ziren, eta erakundeek eta saltokiek parte-hartze handia izan zuten. Geroztik, taldea handituz eta sendotuz joan da. Hainbat programa garatu ditu:

  • 2005/06 ikasturtean, hondakinen gaikako bilketa eta birziklapena sustatzeko kanpaina, Agenda 21 udal programaren barruan.
  • 2006/07 ikasturtean, “Abusu, hezten duen auzoa” lemapean, I. jardunaldiak antolatu ziren, komunitate-laneko esperientzia baliagarriak ezagutzeko. Halaber, lehenengo Kultur Astea ere antolatu zen, auzoko 20 erakunderen laguntzarekin (auzokoak, gazteenak, kiroletakoak, etab).
  • 2007/2008 ikasturtean, taldea handitu eta lan-talde egonkorrago bihurtu zen. Gainera, izena aldatu eta 'Abusu Sarean' izena hartu zuen taldeak.

“ABUSU SAREAN” sarean egiten den lana da. Mota guztietako erakunde herritarrek osatzen dute (auzokoak, gazteenak, kiroletakoak, kulturalak, hirugarren adinekoenak, emakumeenak…), hezkuntza-erakundeak (kaleko hezitzaileak, familiakoak…), eskola-komunitateak (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua, Zamakola LHI, Abusu Ikastola, Haurreskola eta HHE…). Guztiek elkarlanean jarduten dute, eta enpresa nahiz merkataritza enpresekin konpromisoak hartzen dituzte.

Gaur egun, Abusu Sarean hurrengo programak gauzatzen ari da:

  • Gure auzoa
  • Bide Lagunak
  • Auzo Irakurlea
  • Kultur Astea
  • “Abusu Denontzat”

Abusu hezten duen auzoa' ekimenaren helburuak

Alumnos en un punto de encuentro preparados para ir al colegio

Batzarra eskolan

Batzarra eskolan

Batzarra eskolan

Batzarra eskolan

Batzarra eskolan

Copyright © 2017 ZAMAKOLA - Juan Delmás Eskola

Nork egina: Eurohelp Consulting S.L.