Menú idiomas

CEP Zamakola - Juan Delmás LHI

Slogan

Planes de futuro...

  • Hasiera
  • » Abusu sarean
  • : ''Abusu denontzat''

EGUTEGIA

mes anterior Uztaila, 2019 mes siguiente
ALASAZOSOLLI
1234567
891011121314
151617181912021
22232425262728
2930311234
  • 1: Gaurko eguna
  • 2: Jarduera
  • 3: Jai eguna
  • 4: Oporrak

Abusu Sarean

'Abusu denontzat'

Abusu Sarean osatzen duten kideek; auzokideentzat, orokorrean; eta gazte eta umeentzat, zehazki, aisialdirako proposamen osasuntsuen gabeziaren aurrean, iaz auzoko belaunaldi guztiei inkesta bat egin zien.

Inkesta horren emaitzak auzoko baliabide hezitzaile eta kulturalen gabezia aditzera eman zuen. Horretaz gain, aisialdirako eskaintza eza aditzera eman zen, orokorrean, eta, batez ere, ume eta gazteentzat.

Gabezia hauek ere ikusi ditugu:

  • Belaunaldien arteko harremanak bultzatzen dituzten espazioen gabezia.
  • Leku batzuen (plazak, lokalak, parkea…) erabilera murritza.
  • Gazte, ume eta abarrentzako espazioen falta.

Auzoko behar horiei erantzuna emateko, eta kontuan hartuz, lan honen helburuarentzat oso garrantzitsua dela “herritarrak haien auzoen protagonistak”, Abusu Sarean, “Abusu denontzat” programa garatzen hasi da.

Proiektuaren helburua herritarrei auzoko arazoen konponbidearen aurrean, parte-hartze aktiboa ematea da; haien iritziak entzutea eta hiria komunitate errealizatua bihurtzea. Hori lortzen bada, guztientzat ona den hiria sortuko da.

Aurkezten den lan-proposamena honako hau da: auzoko talde guztiek hirigintzako proposamena aztertzea eta garatzea, bertako administrazioari eskaintzeko. Proposamen horrek dauden hezkuntza, aisialdi eta kulturako gabeziak konpondu nahi ditu eta horretaz gain, herritarren parte-hartzea bultzatu nahi du.

Batez ere, gazteria tartean sartu nahi dugu proiektu honetan. Kontuan hartuz komunitateko gaietan interes gutxi dutela, egoera hori aldatzeko aukera ikusten dugu, horrela, herritar aktiboak eta bizi duten egoeraren protagonistak bihurtuko dira. Gainera, zuzenean eragiten dieten kontuetan parte hartu ahal izango dute.

Herritarrak erabakietan parte hartzeak komunitatearekiko konpromezua indartzen du.

HELBURUAK

  • Hirigintza-proposamena aztertu eta egin, auzoan dauden espazio eta lokalak gehiago erabiltzeko eta, horrela, taldeen beharrak asetzeko.
  • Herritarrak motibatu haien auzoen protagonistak eta “autoreak” bihurtzeko, eta, horrela, konpartitutako parte hartzea bultzatzeko.
  • Talde eta elkarteen topaketak bultzatu elkar ezagutu, errespeta eta uler dezaten.
  • Belaunaldien eta kulturen arteko harremanak eta lekuak faboratu.
  • Espazio eta material publikoaren erabilera arduratsua bultzatu.
  • Auzokideen eta instituzioen arteko harremanak faboratu.
  • Talde, elkarte eta auzokideak hirigintza aldaketen proposamenaren garapenean sartu. Aldaketak guztientzat onuragarriak izango dira.
  • Auzokideei baliabide, ezaugarri eta hirigintzako hizkuntza irakatsi.

PROIEKTUAREN GARAPENA

  1. ANALISIA (2009ko urtarriletik iralera arte)
    • Proiektua koordinatu eta antolatuko duen batzordearen sorketa.
    • Eguneko egoeraren azterketa: espazio eta lokalak, horiek zertarako erabiltzen diren, eta abar.
    • Hirigintza arloan auzokideen prestakuntzarako jardunaldiak egin: hirien humanizazioaren gaia, hirigintza, eta abar landuko dira.
    • Iritzi, proposamen, ideiak… batzeko tresna sortu.
    • Auzokideen iritziak orokorrean eta elkarteenak bildu.
    • Institutoko gazteek irakasleen laguntzaz landa-lana egingo dute, auzoko espazioen (parke, plaza eta abar) erabiltzaileen eta elkarteen (3. adina, inmigranteak, emakumeak eta abar) iritzi, ideia, proposamen eta abar bilduko dituzte.

      Ekimen horrekin gazteak haien inguruan gertatzen denaz jabetzea, haien parte hartzea bultzatu eta haien konpromezua komunitatearekiko indartzea nahi dugu. Horrekin batera, belaunaldiz belaunaldiko harremanak indartzea nahi dugu.

  2. BIDERAGARRITASUN AZTERKETA (2009ko irailetik abendura arte)
    • “Zirriborro” batean edo batzuetan bildutako datuak eta proposamenak aztertu eta bateratu.
    • Sortu den “zirriborro” bakoitzaren bideragarritasunaren azterketa teknikoa.
    • “Zirriborroen” aholkularitza soziologiko-hirigilea.
  3. HIRIGINTZA-PROPOSAMENAREN LANKETA (2010. URTEA)
    • Bideragarritasun azterketak kontuan hartuz, auzo mailan proposamen orokorra landu behar da tekniko baten laguntzaz eta proposamen horrek talde guztien behar eta helburuei erantzunak eman behar die.

Copyright © 2019 ZAMAKOLA - Juan Delmás Eskola

Nork egina: Eurohelp Consulting S.L.